XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

191. art. Negozio-zifra:

Negozio-zifraren zenbateko garbian sartuko dira sozietatearen ohizko iharduerei dagozkien produktu-salmenta eta zerbitzu-prestazioaren zenbatekoak, hobariak eta salmenten gaineko bestelako beherapenak kenduta eta baita ere balio erantsiaren gaineko zerga eta negozio-zifrarekin zuzenean zerikusia duten bestelako zergak.

192. art. Aparteko gastu edo sarrerak:

1. Aparteko sarrerak eta Aparteko gastuak izeneko kontusailetan sozietatearen ustiapen-iharduera ohizko edo arruntetik sortuak ez diren sarrera edo gastuak azalduko dira.

2. Sarrera edo gastu hauek garrantzizkoak direnean, memorian espreski aipatu beharko da horien zenbatekoa eta izaera, eta gauza bera egingo da beste ekitaldi bati egotzi beharreko sarrera eta gastuekin.

23.8. Memoria

199. art.ak memoriaren xedeari buruz honela ezartzen du:

Memoriak balantzea eta galdu-irabazien kontua osatu, zabaldu eta komentatu egingo ditu, sozietatearen ondarearen, finantza-egoeraren eta emaitzen irudi zintzoa emateko.

200. art. Edukina:

Merkatal Kodean eta S.A.en Legearen beste artikulu batzuetan agindutako aipamenez gain, memoriak ondorengo adierazpenak jaso beharko ditu gutxienez:

1. Urteko kontuetako kontusailetan erabilitako balorazio-irizpideak eta balorazio-zuzenketak kalkulatzeko metodoak.

Orain edo sorburuan atzerri-monetan adierazitako urteko kontuetako elementuetan, pezetatarako kanbio-tasa kalkulatzeko prozedura azaldu beharko da.

2. Sozietate partaidetuen izena eta helbidea, sozietateak zuzenean edo zeharka duen partaidetza gutxienez kapitalaren % 3koa bada Boltsan kotizatzen duten sozietateen kasuan, edo % 20koa gainerako kasuetan, duen kapital-zatia adieraziz eta baita ere sozietate horien kapital eta erreserben zenbatekoa eta azken ekitaldiko emaitza.

Zenbaki honetan aurrikusitako aipamenak zerrenda batean ezar daitezke eta Merkatal Erregistroan gordailatu edo egin gabe utzi bestela, duten izaerarengatik ukitzen dituzten sozietateei kalte larriak ekar diezazkieketenean.

Egin gabe utziz gero, memorian aipatu beharko da omisioa.

3. Akzio-mota bat baino gehiago dagoenean, bakoitzari dagokion kopurua eta balio nominala.